miércoles, 9 de abril de 2014

ZORIONAK PERU ! Ipurterre Ipuin lehiaketako irabazlea!

 
SUKALDARIAREN AMETSA

Bazen behin, sukaldari bat. Sukaldaria  oso ausarta zen eta baita  buru  gogorra  ere. Bere  ametsa mundua  ezagutzea zen eta horregatik sortu zuen jatetxe  bat: dirua lortu  eta  mundua ezagutzera  joateko.
Behin tarta bat egitea pentsatu zuen baina osagai bat falta zitzaionez beste osagai bat bota zion ea nola geratzen zen tarta ikusteko. Itxuraz ona zegoela zirudienez probatu egin zuen. Probatu bitartean hegan egitea zein ederra izango zen pentsatu zuen.
-Ze ondo! Egin zuen oihu eta orduan hegan hasi zen. Ezin zuen sinistu hegan zebilen.
Pentsatzen hasi zen ea zer egin ahalmen horiekin.
-Badakit! Txinara joango naiz hango janaria prestatzen ikastera eta hara joan zen. Txinan asko ikasi zuen eta  ondoren Tokiora, Afrikara, Japoniara… joan zen. Bertako tokiak ikusi eta baita hango jaki ikusgarriak prestatzen ikasi zuen. Hegan egiteko almena zuenez nahi zuen tokira joateko aukera zuen.
Hara eta hona ibili ondoren bere jatetxearen falta botatzen zuen eta toki desberdinetan ikasitako guztia bere jatetxean praktikan jarri eta horrela aberastea pentsatu zuen. Bidean, bere ahalmen  berezia galtzen hasi zela konturatu zen eta basora jeitsi zen. Bere jatetxetik urrin zegoenez ezin zen oinez joan eta basoko fruituekin tarta bat prestatzea pentsatu zuen ea horrek beste ahalmenen bat ematen zion. Osagai guztiak bildu eta tarta egin zuen. Dastatu baina ez zion eraginik egin. Orduan, zerbait falta zitzaiola pentsatu zuen eta fruitu horren bila basoan barneratu zen. Fruitua tamainaz txikia zen eta kolore bizikoa. Bat batean, txikia egiten zela ohartu zen eta tartarengatik gertatu zitzaiola hori konturatu zen.
Bere ondotik pertsona bat pasatu zen eta bera ez zapaltzeko sator zulo batera joan zen babestera. Han sator bat ikusi zuen eta galdetu zion:
-Ba al dakizu non aurkitu dezakedan fruitu txiki eta kolore biziko bat?
-Bai, badakit non aurkitu. Erantzun zion sator jaunak.
Eta hara eraman zuen. Han oso toki polit bat zegoen. Eguzki izpi batek diamante baten jotzen zuela ikusi zuen eta hara abiatu zen. Bilatzen zegoen fruitua zen eta fruitua hartu eta tarta egin zuen. Tarta jan eta oreinaren bizkortasuna nabaritu zuen. Lasterka hasi eta segituan iritsi zen bere jatetxera.
Azkenik  ikasi zituen janariak prestatzen hasi eta mundu osoko jendea etortzen zela konturatu zen. Taberna beti jendez betetzen zenez jatetxea berritu eta aberastu egin zen Horrela bere ametsa egi bihurtu zen.
PERU IBARBIA SALABERRIA "IBAR"