Ez da dena jolasa...! Noizbehinka ikasi ere ikasten dugu. Hona hemen "Gorputza zain dezagun" gaian "Janari osasungarriari" buruzko tallerraren berri, labur, labur. Orain, denetik jatera...!
Eibarko jokalariek, neska eta mutik, ongi frogatuta dute bere trebezia atea babesten, golak sartzen. Guk, zera eskatu genien: froga zezatela trebetasun hori, Euskaraz mintzatzen. Bikain gainditu zuten froga!
Izan zintezke aitona zaharra
edo neskatxa panpoxa,
otsoz janztea izan liteke,
batzuentzat aproposa.
Zuhaitz berdea, pailasoren bat,
ta nahi baduzu larrosa,
elefantea, lehoi gaiztoa,
bestela "Pantera Rosa".
Hemen ditugu Inauteriak ez al da garai polita, aurkitzen gara umore onez, ta irribarrez josita. Alda gaitezke denok itxuraz arropa zaharrak utzita, eta inork ez ezagutzeko denok mozorroz jantzita.
"Lehen Gizakiaren"gaia oso atsegina izan zen.
Bizimodu oso bitxia zuen: jantziak, ehiza,
kobazuloak eta bere apainketa.
Hona hemen Ekainberrira egindako bisitaren berri.