Mostrando entradas con la etiqueta Aratosteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aratosteak. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de febrero de 2013

INAUTERIAK  EGUEN ZURI


Inauteriak urtero izaten dira ilusio eta lan apur bat egin beharreko garaiak, ondoren, Eguen Zuri egunean kalejiraz gozatzeko. 
Gero, ia beti, eguraldiaren menpe egiten gara.
Baina, guk, ondotxo pasatzen dugu.



viernes, 13 de abril de 2012

INAUTERI ASTEARTEA - JOLASAK

Izan zintezke aitona zaharra
edo neskatxa panpoxa,
otsoz janztea izan liteke,
batzuentzat aproposa.
Zuhaitz berdea, pailasoren bat,
ta nahi baduzu larrosa,
elefantea, lehoi gaiztoa,
bestela "Pantera Rosa".


jueves, 12 de abril de 2012

EGUEN ZURI

Hemen ditugu Inauteriak
ez al da garai polita,
aurkitzen gara umore onez,
ta irribarrez josita.
Alda gaitezke denok itxuraz
arropa zaharrak utzita,
eta inork ez ezagutzeko
denok mozorroz jantzita.


Euskara eta Inauteriak
guk ditugu gaur uztartu
Euskara ikasi, euskaraz mintza,
ari gara saiatzen gu.
Euskaraz hitz egin dugulako
mozorroa dugu prestatu
Argitxo dago pozik begira
Euskara dugu indartu.