jueves, 12 de abril de 2012

EGUEN ZURI

Hemen ditugu Inauteriak
ez al da garai polita,
aurkitzen gara umore onez,
ta irribarrez josita.
Alda gaitezke denok itxuraz
arropa zaharrak utzita,
eta inork ez ezagutzeko
denok mozorroz jantzita.


Euskara eta Inauteriak
guk ditugu gaur uztartu
Euskara ikasi, euskaraz mintza,
ari gara saiatzen gu.
Euskaraz hitz egin dugulako
mozorroa dugu prestatu
Argitxo dago pozik begira
Euskara dugu indartu.